saltatu edukira
Aldundiaren Logo

Harremana

 
 
 

Eusko Bibliographia

Informazioa

Eusko Bibliographia euskal idazle eta gaiei buruzko datu-base bibliografikoa da.

Datu-base horren muina Jon Bilbao bibliografo handiak bere bizitza osoan egin zuen bibliografiaren bilketa-lanaren emaitza da; lan hura Bizkaiko Foru Liburutegiari laga zitzaion, landu zezan eta atzerrian zabal zezan.

Gaur egun, datu-base honetan hainbat iturritatik bildu eta euskal kultura ezagutu nahi edo behar duten ikertzaileek eta gaineko pertsona guztiek erabili ahal izateko landu diren 100.000 aipamen bibliografikotik gora daude.

Sartu dira jada 1981-1994 epealdiko aipamen bibliografiko guztiak; gehienak, lagapen honen xede direnak, azaldu gabe mantentzen ziren.

Horiei lehendik ere Eusko Bibliographiak argitaratutako guztiak gehitzen ari zaizkio, lehenengo liburukikoekin hasita (1970); prozesua amaitzen denean, funts bibliografiko hau lehen mailako ikerketa-baliabidea izango da.

Kontsulta bibliografikoa euskaraz, frantsesez, ingelesez eta gaztelaniaz egin daiteke, eta egin ere hainbat irizpideren arabera (egilea, izenburua, gako hitza, lege gordailua, zenbaki normalizatua, argitalpen tokia, argitaratzailearen izena, inprimaketa tokia, inprimatzailearen izena). Horrez gainera, bilaketa bibliografikoa egiten eta hobetzen laguntzen duten azalpenak daude, datu-baseari ahalik etekinik handiena atera ahal izateko. Erregistroak gordetzeko hauta daitezke (markatu) eta hainbat formatutan bidali (esportatu). Hemendik aurrera datu-basea iturri askotako informazioaz elikatzen jarraituko dugu eta ekoizpen intelektualaren zentsu bikaina eratuko dugu, euskal gaiak aztertu eta ikertu nahi dituztenen ezinbesteko tresna izango dena.

 
 
 

Euskara, foru liburutegia, gazteria, kirolak, museoak, ondarea...

Eusko Bibliographia

Eusko Bibliographia euskal idazle eta gaiei buruzko datu-base bibliografikoa da.

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia